Bilboko Eleizbarrutiaren
75. urteurreneko ospakizuna
Bilboko Eleizbarrutiaren konpromisoa, gertuko Eleiza izatea da, Eleiza garden, moderno eta sinisgarri izatea; pertsonei arreta eskaintzea da bere lehentasuna eta alkartean ardurakidetasuna sustatzea bere helburua, horretarako, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren helburuak bere eginez. Gainera, 2025eko Jubileua ospatzeari begira, Eleizbarrutiko kideen batasun eta partaidetza eraginkorra sustatuko daben jarduera eta ekitaldiak prestatzen dihardugu.
28
Iraila
Goazen 2024
75. urteurreneko ospakizunari hasiera emongo jako Derion
Ordutegia eta jarduerak
10:00: Harrera Derioko Seminarioan. Ondo etorria. Autobusen helduera
10:30: ‘Goazen 2024!’ ekitaldi nagusia
- Otoitzaldia Seminarioko kapera nagusian
- 75. urteurrenaren eta seminarioaren historiaren kontaketa
- Logoaren aurkezpena
- Jardunbidea
- 75. urteurreneko abestiaren ospakizuna
- VI-EEE – Begirada
- Gotzainaren berbak
- 75 urteko gertaera gogoangarriak
- Azken otoitza
12:45: Bisita gidatuak
14:00: Luntxa
16:00: Ekitaldiaren amaiera – Autobusen itzulera
Garraioa
Autobusak jarriko dira bikaritzetan eta aholkuak emongo dira garraio publikoa hartu ahal izateko.
Txiki-Leku
4 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat eremua atonduko da, euren adinera egokitutako jardueragaz ekitaldian parte hartu daien
Ekarpena
Lagun bakotxak 20 euro jarri daizala proposatzen da (autobus eta luncharen gastuei aurre egiteko)*
*Ondasunen kristau banaketa sustatzeko eta urrinago bizi diran lagunen partaidetza ahalbidetzeko. Ekarpen bera danontzat, antolakuntzan eta jardueraren finantzaketan laguntzeko. Dana dala ekarpen hori ez da eragozpen izango diruz larri dabilen norbait joan barik geratu daiten. Ezin dauanak ez dau dirurik jarriko. Hiru aukera dagoz dirua batzeko: ekitaldian bertan, horretarako jarriko diran kutxetan, Bizum bidez (38094) edo autobusetan.

