Gogoratu

nondik gatozan

Bizi

zure alkartean

Irudikatu

Bizkaiko Eleiza

Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzen dihardugu

Bilboko Eleizbarrutiak gertuko Eleiza izan gura dau, gardena, modernoa eta sinisgarria, pertsonengan, batez be ahulenengan, arreta jartea lehenesten dauan Eleiza. Izan be, pertsonak lehenetsi gura ditu, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren erronkak erreferentziatzat hartuta, lekukotasuna emon gura dauan erakundean. Bere 75. urteurrena ospatzen diharduan Bizkaiko Eleizak mundu osoko Eleizagaz bat egin gura dau 2025eko Jubileuan, eleiztar guztien batasuna eta partaidetza eraginkorra sustatuko dabezan ekitaldi eta jardueren bidez.

  • A
  • A
  • A
  • O
  • O
  • L
  • I

    75. urteurreneko merchandising-a

    Jatsi geuk bakarrik eskaintzen deutsugun eduki hau!

    Aurkitu sail honetan jatsi daikezuzan bitarteko guztiak, bidean lagungarri izan daizuzan: 75. urteurreneko abesti ofiziala, letra abesteko abestu dun, urteok pozez eta esker onez ospatzeko otoitza…

    Ikusi guztiak >>

    Aurrez aurre begiratuko deutsegu etorkizunari begira doguzan erronkei

    Alkarte biziak, parte hartzaileak, abegikorrak eta alaiak

    Bizkaiko Eleizak alkarteak sendotu gura ditu, abegitsu eta barneratzaile izan daitezan eta Jesusen mezua pozik zabaldu daien.

    Ebanjelioaren lekuan lekuko

    Bizkaiko Eleizak Jesusi buruzko benetako lekukotasuna emon gura dau, era sinisgarritasunez, gizatasunez eta zentzunez.

    Bizkaian errealidade anitza eraldatzeko konpromisoa

    Bizkaiko Eleizak, euskal kulturagazko konpromiso historikoa agertuz, eraldaketa, bakea, adiskidetzea, hartu-emona eta begiramena eragin gura ditu, poliedrikoa, anitza, ñabardura askokoa eta kulturartekoa dan gizartean

    Entzutea, justizia eta partaidetza ardurakidea

    Bizkaiko Eleizak Barri Onaren arabera jokatu gura dau, gizarte eta ingurumen justiziaren eta danona dan Etxearen zaintzaren alde eginez osoko ekologiaren ikuspuntutik, gardentasun eta erantzukizunez, kide guztien partaidetza ardurakide eta sortzailea sustatuz.

    Pobrezia eta bazterketa jasaten dabenen ondoan

    Bizkaiko Eleizak pertsona guztien giza eskubideen, duintasunaren eta bardintasunaren alde egiten dau, ekonomia, kultura edo gizarte arrazoiengaitik ahulen diranengan aparteko arreta jarriz.

    Jainkoak historian dauan agerpena ospatuz

    Bizkaiko Eleizak etenbako aldaketan dan gizartera moldatu gura dau, beste alkarte batzukaz bat eginda Jainkoak historian dauan agerpena ospatuz.

    Ezagutu gure
    historia

    Bilboko Eleizbarrutiak 75 urte bete ditu, hainbat gizaldi atzera joan behar dogu kristau alkarteak Bizkaian dauan historiaren hastapenak ezagutzeko. Historian, Bizkaiko parrokiak Eleizbarruti bat baino gehiagoko kide izan ziran (Armentia, Calahorra eta La Calzada, Gasteiz). 1949an, 1950.eko uztailaren 1ean gauzatu zan Quo commodius buldaren bitartez, Bilboko Elizbarrutia sortu zan.

    1944

    Antzinako San Mamesen Euskaristiaren Kongresua

    1950 – 1959

    Kuria, Seminarioa eta hainbat parrokia sortu ziran eta Santiago parrokia, katedral bihurtu zan. Nerbioiko Misinoa eta bere Misino-ostekoa nabarmendu ziran eta baita Ekintza Katolikoko mobimentu espezializatuen goradaka be.

    Ikusi bideoa hemen

    1950

    On Casimiro Morcillo gotzainaren sarrera

    1955

    Ekintza Katolikoko emakumeak

    1953

    Nerbioiko Misino Santua

    1960 –
    1969

    Hazkunde ekonomiko eta demografikoak beragaz ekarri ebazan gizartearen modernizatzea eta gatazken gehikuntza. Eleizak parte-hartzerako eta harrera eqiteko quneak eskaini zituan. kultura arloan ebanjelizazinoa eta euskeraren zaintza sustatuz. Eleizaren gertaera nagusia Vatikanoko II. Kontzilioa izan zan.

    1960

    Eleizbarrutiko Seminarioaren inaugurazino ofiziala

    1962-1965

    Vatikanoko II. Kontzilioa ospatu zan. On Bittor
    Garaigordobil txapela buruan joan zan bileretara.

    1964

    Herri Gaztedi

    1970 –
    1979

    Hamarkada honek hainbat ekimen nabarmendu zituan: Laikoen Kontseilua sortzea, Añoveros auzia, Ebanjelizatze-Egitasmoa, bikaritzak, Alkarkutxa eta kultura zein hezkuntza erakundeen sorrera.

    1972

    Don Antonio Añoveros, Bilboko hirugarren gotzaina

    1974

    Añoveros auzia

    1977

    Labayru Institutua sortu zan (Labayru Fundazioa
    gaur egun)

    1980 – 1989

    1987

    Eleizbarrutiko Asanbladearen amaierako ospakizuna

    Ardurakidetasuna eta eleizbarruti-sena.
    Eleizbarrutiko Batzar Nagusian (1983-1987) izan zan partaidetza zabalak epe motzera eta luzera ekintzak eta helburuak proposatzeko gauza zan lekuko Eleiza komunitario, konprometitu eta ardurakidea agertu eban.

    1990 –
    1999

    Ebanjelizatze-egitasmoak lantzea eta martxan jartea zan pastoralgintzaren ardatz, ‘orean legamia’ izateko, adiskidetzearen eta gizarte zuzentasunaren aldeko apustua eginez.

    Ikusi bideoa hemen

    1995

    Bake Topaketa

    1990

    On Juan Maria Uriartek | Ebanjelizatze-Egitasmoa
    aurkeztu eban

    2000 –
    2010

    Hamarkada honetan hasitako prozesurik garrantzitsuena pastoral berrantolaketa izan zan. Pastoral barrutiak sortu ziran, askotariko eragileen arteko baterako pastoral plangintzarakko kudeaketa ardurakiderako unitate lez.

    2000

    Katedrala barriro zabaldu barriztuta ondoren

    2009

    Zeinua

    2010 – 2019

    Gizarte-politika egoerari dagokionez aldaketa nabarmena bizi da. Sekularizazino handia eta fedea eremu pribatura eroaten da. Urte horreetan, erakunde askoren estatutuak aldatu ziran.

    2019

    Eleizako 8 emakumeri lehenengo autorpena

    2016

    EKO-AGC Batzar Nagusia

    Gaurkoatasuna

    Hamarkadaren hasieran, Covid-19 pandemia eta konfinamendua gertatu ziran. Frantzisko aita santuak mundu osoko sinodoa deitzeak lekuko Eleizan parte hartzeko aukera barria ekarri dau.Alkarte abegitsuak eta askotariko egoeratara zabalik dagozanen aldeko apustua egiten da.

    2023

    Alkartezainen topaketea

    2023

    Gazteen Munduko Jardunaldira joandakoekin
    topaketea

    2022

    Sinodoa hasi Bilboko Eleizbarrutian

    Lekukotasunak

    Argia dakarren ahotsak. Urteotan esku-hartu daben pertsonen lekukotasunak eta euren fede ibilbidea ezagutu.

    Martín Embeitia

    “Zerbitzatzeak aldatu egin nau pertsona lez, gizaki lez, kristau lez.Baina “eukitetik” “banatzera” aldatzeak dakartsun askatasun horregaz.”

    María Manrique

    “Nire inguruko askotentzat lekukotasun izatearen isla da gaur egun kristau gazte izatea. Nire bizimodua, Jesusen bizimodua, argi izan daiteke nire inguruko askorentzat”

    Begoña Iñarra

    “Bizileku eta bizilagun izan dodazan leku eta pertsonek eraldatu egin nabe.Gaur nazana, urteen buruan bizi izan dodan eraldaketaren emaitza da. Eta horrek eroan nau zuzentasun, bake eta kreazinoaren hirutasunaren alde lan egitera”

    Istorioak lotuta: bialdu eiguzuz argazki eta mezuak!

    Bialdu iraganeko bizipenen argazki eta lekukotasunak, gaur egun alkarteaz dozun esperientziarenak edo geroko Eleiza zelan irudikatzen dozun erakusten dabenak

    Informazio gehiago >>

    Gure azken barriak

    Ez galdu 75. urteurrenari eta beren-beregi prestatutako ekitaldiei buruzko azken barriak

    Jarraitu 75. urteurrena honetan:

    Bilboko Gotzaitegia

    Helbidea

    Begoñako Andra Mari, 38
    48006 Bilbao

    Ver en Google Maps

    Ordutegiak

    08:00 - 14:00, 15:30 - 18:00, astelehenetik barikura
    08:00 - 14:00 barikuz

    944 667 971

    Jarri datuak zugaz bat egiteko