BIZKAIKO ELEIZEAREN
ERRONKAK
Etorkizunari begira
Bizkaiko Eleizak aurrez aurre begiratu gura deutse etorkizuneko erronkei, Ebanjelioaren testigantza sinesgarri eta benetakoa emonez. Alkarte biziak, abegikorrak, parte-hartzaileak eta alaiak izan gura dogu.
Gizarteagaz konprometitutakoak eta errealidade anitza eraldatzeko gogoz. Horretarako, hainbat gako kontuan hartuz: besteei entzutea, justizia (soziala eta ingurumenekoa), erantzukidetasuna (eraginkorra eta sortzailea) eta pertsonei lagunduz, batez be pobrezia eta bazterkeria jasaten daben pertsonei. Eta hau guzti hau, Jainkoak historian emon dauana ospatuz.
Alkarte biziak, parte hartzaileak, abegikorrak eta alaiak
Bizkaiko Eleizak alkarteak sendotu gura ditu, abegitsu eta barneratzaile izan daitezan eta Jesusen mezua pozik zabaldu daien.
Ebanjelioaren lekuan lekuko
Bizkaiko Eleizak Jesusi buruzko benetako lekukotasuna emon gura dau, era sinisgarritasunez, gizatasunez eta zentzunez.
Bizkaian errealidade anitza eraldatzeko konpromisoa
Bizkaiko Eleizak, euskal kulturagazko konpromiso historikoa agertuz, eraldaketa, bakea, adiskidetzea, hartu-emona eta begirmena eragin gura ditu, poliedrikoa, anitza, ñabardura askokoa eta kulturartekoa dan gizartean
Entzutea, justizia eta partaidetza ardurakidea
Bizkaiko Eleizak Barri Onaren arabera jokatu gura dau, gizarte eta ingurumen justiziaren eta danona dan Etxearen zaintzaren alde eginez osoko ekologiaren ikuspuntutik, gardentasun eta erantzukizunez, kide guztien partaidetza ardurakide eta sortzailea sustatuz.
Pobrezia eta bazterketa jasaten dabenen ondoan
Bizkaiko Eleizak pertsona guztien giza eskubideen, duintasunaren eta bardintasunaren alde egiten dau, ekonomia, kultura edo gizarte arrazoiengaitik ahulen diranengan aparteko arreta jarriz.
Jainkoak historian dauan agerpena ospatuz
Bizkaiko Eleizak etenbako aldaketan dan gizartera moldatu gura dau, beste alkarte batzukaz bat eginda Jainkoak historian dauan agerpena ospatuz.