• Skip to main content
Logo Diócesis de Bilbao
  • Agenda
  • Esku-hartu
  • Gure Historia
  • Istorioak lotuz
  • Jatsi
  • Erronkak
  • Agenda
  • Esku-hartu
  • Gure Historia
  • Istorioak lotuz
  • Jatsi
  • Erronkak

Sin categorizar

BizkaiBira: 19 etapa 19 egunetan, Bizkaian zehar

16/11/2024 by 75urte_admin Leave a Comment

BizkaiBira da Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekialdien artean nagusienetakoa. Hemeretzi etapa egingo dira oinez hemeretzi egun jarraian, Eleizbarrutiaren “aberastasun naturak, espiritual eta kulturala” ezagutzeko. Ekainaren 25ean emongo jako hasiera ibilaldiari Bilbon, eta hementxe egingo da azken etapa be uztailaren 13an.

Filed Under: Sin categorizar

Kartel inklusiboak iragarten dau 75. urteurreneko azoka handia

08/11/2024 by 75urte_admin Leave a Comment

Eleizea plazara azokan aurkeztuko dau bere burua Bizkaiko Eleizak jentaurrean eta dagoeneko prest da ekitaldi hori iragarriko dauan kartela. Derion ospatu zan kurtso hasierako ekitaldian erabili zan irudiaren moldaketa da. 

Filed Under: Sin categorizar

Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiriaren 75. urteurrena

02/11/2024 by 75urte_admin Leave a Comment

Gaur, azaroak 2, beteten dira 75 urte Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiria, Quo Commodius izenburua dauana, Castel Gandolfon (Italia) argitaratu zanetik. Beraz, 1949an, Bilboko eta Donostiako Eleizbarrutiak Gasteizko Eleizbarrutitik bereizi ziran. Beranduago, 1950.eko urtarrilaren 9an, Ministroen Kontseiluan onartu ziran Eleizbarruti barrientzat Espainiako gainerako Eleizbarrutien eskubide eta onurak. Gainera, ezinbesteko kredituak emon ziran Eleizbarruti barrien hornikuntzarako.1950eko uztailaren 1ean gauzatu zan bulda eta era ofizialean eratuta geratu ziran aitatutako Eleizbarrutiak. 1956an, Bilboko eta Gasteizko Eleizbarrutiak Burgoseko eleiz probintzian txertatu ziran eta Donostiakoa Iruña eta Tuterakoan.

Filed Under: Sin categorizar

Parte hartu gura dozu 2025eko Jubileuan Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian?

29/10/2024 by 75urte_admin Leave a Comment

Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutiko Sailak Erromara bidaia antolatzen dihardu, Frantzisko Aita Santuak “Itxaropenak ez dau huts egiten” buldaren bidez deitutako 2025eko Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Bidaia, 2025eko martxoaren 24tik -astelehena- martxoaren 27ra arte -eguena- (4 egun – 3 gau) egingo da eta On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau.

Filed Under: Sin categorizar

Mahai-ingurua Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrenean

09/10/2024 by 75urte_admin

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, mahai-ingurua ospatuko da datorren eguenez, urriak 17, 18:30etan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Ondorengo honeek parte hartuko dabe: Imanol Zubero soziologoak, Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkariak eta Nestor Aras abade eta diakonotzarako Eleizbarrutiko batzordeko zuzendariak. 

Filed Under: Sin categorizar

Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusiaren zuzeneko emonaldia

09/10/2024 by 75urte_admin Leave a Comment

On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan Meza Nagusian. Zuzenean emongo da web honen bidez. 

Filed Under: Sin categorizar

  • Page 1
  • Page 2
  • Go to Next Page »

Copyright © 2025